[Euskera] Maulets, el jovent independentista revolucionari
català - castellano - français - english - italiano - occitan - asturianu - aragonés - esperanto
Maulets 1988ko abenduan jaio zen Lligordàn, Garrotxa eskualdean, erapen batzar batean. Bertan Kataluniar Herrialdetako gazteak koordinatzea erakabi zen; gazteak mobilizatuko zituen erakunde bat, ordutik aurrera erakundea ezagutzera emango zen izen bat baino gehiagorekin. Maulets, 1700eko Balentziar Herrialdeko nekazariei egindako omenaldia izateaz gain, Kataluniar Herrialdeen askapenaren eta gizarte-justiziaren aldeko gazte borroka konpromisoari zeritzan eta oraindik ere deritzo.
23 urte igaro dira jada Mauletsen sorreratik gazte independentista eta iraultzaile kataluniar erakunde politiko gisa. Epe honetan, Maulets zortzi Batzar Nazionaletatik igaro da, horien artean oso garrantzitsua izan den bat: 1999koa Bergan. Honen emaitza Maultes eta JIR gazte erakundeen bategitea izan da; honela Maulets sortu zen, el jovent independentista i revolucionari (gazte independentista eta iraultzailea). Erakunde honek haustuneak ere ikusi ditu gaitz endemikoarengatik, zeinak kataluniar independentismoari eragin diola dirudien. Maila lokal eta nazionalean eginiko kanpain ugari (droga menpekotasunari buruz, patriarkal sistemaren aurka, eskualdearen defentsaren aldekoa, espekulazioaren aurka, gazteen lanbide esplotazioaren aurka, edonor eta edonola maitatzeko eskubidearen alde, katalanieraren defentsaren alde...) kataluniar gazteak jabearazteko eta mobilizatzeko balio dute, zapaltzen gaituen errealitate honi aurre egiteko, herrialde bat izateko eta herrialde gisa bizitzeko eskubidea errebindikatzeko. Zapalkuntza gogorra pairatu dugu eta pairatzen jarraitzen dugu oraindik (Nüria Cadenesen ia sei urtetako atxiloketa, Nicolau d'Elxen jazarpena, l'Hortako lagunen jazarpen polizial eta judiziala eskualdea defendatzeagatik, epai etengabeak, kriminalizazioak, identifikazioak ekinkidetasun askori...); eta beste hainbat lagunen galera, faxisten eskuetan eraila 1993ko apirilaren 11n.
Maulets oso argi izan du beti kataluniar eskualdearen ikuspegi osoa. Erakunde nazionala da, onartua ez bakarrik eskualde osoaren defentsarengatik baizik eta orain arte antolatutako batzarren kopuruarengatik, gero eta gehiago direnak eta gaur egun 40 baino gehiago izatera heldu direnak. Ez da erraza Salesetik Guardamarera eta Fragatik Maóra mugitzen den honelako erakundea egituratzea, baina Mauletsek egunero egiten du. Espaniar eta frantses estatuek gogor zapaltzen diraute; estatu handien, sistema kapitalistaren eta ekonomia neoliberalaren nahietara oinperatutako gizarte batean bizitzera zigortzen. Honek ondorio zorigatizak dakartzate.
Ez diegu gure lurreko zati bat ere lagako: nahikoa uko egin dugu. Mauletsek kataluniar gazteriarekiko konpromisoa eraberritzen du etorkizunean askapena eta berdintasuna eskuratzeko: Herrialde Kataluniar aske eta elkartuak. El combat maulet continua! (Maulet borroka oraindik darrai!).
Quienes somos - Declaración de principios - Herrialde Kataluniarra
Calendari
Agenda
-
Terres de l'Ebre24/02/2012
-
l'Horta24/02/2012
-
Terres de l'Ebre25/02/2012
-
Mallorca25/02/2012






